SOINUGELA: Tony Joe White, Muscle Shoals soinua, Sarriren olerki musikatuak, Karen Dalton

Lousianako Tony Joe White kantari eta kantugilea, Paduretako azeria goitizenaz ezaguna, pasa den urrian hil zen. Guk gaur nurrezko kantu legez, Whiteren Polk salad Annie aukeratu dugu, gero haren beste kantu entzun ditugu: Rainy Night in Georgia eta They Caught the Devil and Put Him in Jail in Eudora, Arkansas.

Alabamako Muscle Shoals inguruan musika probatzeko estudio garrantzitsua sortu zuen Rick Hallek, Florence herrian. Bertan, hamarkada luze batean, ehunka funtsezko disko grabatu ziren, soul eta rock estiloetakoak batez ere. Aurten, Small Town, Big Sound CDa argitaratu da no gaurko musikari ugarik bertan grabatutako bertsioak egin dituzte. Gure aukeraketa bertatik: I’d Rather Go Blind (Grace Potter), Brown Sugar (Steven Tyler & Nuno Bettencourt), Steal Away (Eli “Paperboy” Reed), Mustang Sally (Bentley Stephen Smith Of Shinedown).

Gure oroitzapenak izenpean abesti bilduma berria dugu, Joseba Sarrionandiaren 32 poema musikaturekin. Elkar disko etxeak argitara atera duen liburua eta CD bikoitza dugu, eta guk horietako batzuk entzun ditugu: Lagun izoztua (Anari), Oroimeneko portua (Mikel Urdangarin), Lili bat (Audience), Gure oroitzapenak (Libe), Hokusairen olatua (Rafa Rueda), Errua (Gose), Não es tu faculdade de sentir (Achiarytarrak+M. Artieda eta Joseba Irazoki) eta Ikaroren Erorketa (Anjel Katarain).

Karen Dalton, txeroki herriko jatorria zuen folk eta blues kantaria izan zen, baita gitarra eta banjo jolea ere. Estudioko bi lan besterik ez zituen egin, baina Greenwich Villageko folk giroan sortutako kantari honek aztarna luzea utzi zuen. Dylanek esan zuen: “Dalton garaiko kantaririk onela zen. Billie Holidayrenaren moduko ahotsa zuen eta gitarra estiloa Jimmy Reed-en eremukoa zuen”. Aukeratu ditugun kantuak: Katie Cruel, When a Man Loves a Woman, Reason to Believe, Don’t Make Promises eta In My Own Dream.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 ISPILU: "Garota de Ipanema" (Jobim/Vinicius)

al. Urt 7 , 2019
Munduan eta historian gehien bertsionatu den kantua ekarri du Rafa Ruedak 11 Ispilu saiora. Garota de Ipanema edo “Ipanemako neska” brasildar bossa nova–jazz abestia da, 1960ko hamarkadan mundu osoan ezaguna izan zena. 1962an idatzi zuten, Antônio Carlos Jobimek musika eta Vinicius de Moraesek hitzak. Musikal baterako sortutako kantua izan zen […]

Honekin lotuak