11 ISPILU: “Garota de Ipanema” (Jobim/Vinicius)

Munduan eta historian gehien bertsionatu den kantua ekarri du Rafa Ruedak 11 Ispilu saiora. Garota de Ipanema edo “Ipanemako neska” brasildar bossa novajazz abestia da, 1960ko hamarkadan mundu osoan ezaguna izan zena. 1962an idatzi zuten, Antônio Carlos Jobimek musika eta Vinicius de Moraesek hitzak. Musikal baterako sortutako kantua izan zen eta hasieran Menina que Passa izena izan zuen. 1963koa da ezagutzen dugun lehen grabazioa. Hitzen musa Heloisa Pinheiro izan zen, Vinicius maiteminduta geratu zen Ipanemako hondartzan ikusita eta horrela sortu zuen kantua. Bertsioak Amy Winehouse, Errol Garner, Ella Fitzgerald, Daina Krall eta Pat Metheny.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Zakilaren neurria

al. Urt 7 , 2019
Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoa izan dugu bidelagun, zakilaren neurriaz mintzatu zaigu, agian kontua ez da zakila, baizik horren inguruan urteetan sortutako aurreiritzi guztiak; garrantzia zeri ematen zion edo arreta non jartzen den da kontua. Nabarmena da zakilaren eta barrabilen neurriarekiko obsesioa. Askotan ere, gizonen arteko lehia izaten da; zakil […]

Honekin lotuak