SOINUGELA: Flamin’ Groovies, rocka egiteko grina

Flamin’ Groovies taldea 1965ean sortu zen Kaliforniako San Frantziskon. Roy Loney, George Alexander eta Tim Lloyd taldekideek osatua. Haieran The Chosen Few izan ziren eta, laster, Cyril Jordan sartu zenean, sua piztu eta The Flamin’ Groovies bihurtu ziren. Modaren kontra jarri ziren askotan eta cult band edo kultuzko banda moduan sailkatu izan dituzte maiz. Jarraitzaile asko ez baina izan dituztenak nahiko sutsuak izan dira. Ingalaterran, Australian eta Europan bigarren urrezko garaia bizi izan zuten, punk-rock eta power-pop estiloen aurrekariak izan ziren eta 2017an oraindik grabazio ederra ekoitzi zuten. Gaur merezitako gorazarrea egin diegu eta hainbat abesti entzun ditugu, garai guztietakoak:

Babes in the Sky (1968), Love Have Mercy (1968), Rockin’ Pneumonia and the Boogie Woogie Flue (1968), Gonna Rock Tonite (1970), Headin’ for the Texas Border (1970), High Flying Baby (1971), City Lights (1971), Have You Seen My Baby (1971), Teenage Head (1971), 32-20 (1991), Slow Death (1972), Shake Some Action (1976), Misery (1976), Teenage Confidential (1978), Feel a Whole Lot Better (1978), There Is a Place (1978), Paint It Black (1978), Jumpin’ in the Night (1979), Absolutely Sweet Marie (1979), First Place Home (1979), Headin’ for the Texas Border (2009), Lonely Hearts (2017) eta What the Hell’s Going On (2017).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Piztiak taldeak XXX deituriko lana plazaratu berri du

ol. Mar 11 , 2022
Piztiak taldeak 30 urte bete zituen 2021ean, eta Ondarruko taldeak “XXX” diskoa kaleratuko du, urte horietan zehar egindakoa ospatzeko. Han egokitu dituzte beren ibilbide musikal oparoan argitaratutako zazpi diskoetatik aukeratutako abestiak.Gainera, inoiz entzun ez ditugun beste bi kantu berezi gehitu dizkiote “XXX” albumari: Barrun barrukuk (Josu Aranbarri) eta Begiegi begira. […]

Honekin lotuak