Askotan pentsatu izan da elebitasuna administrazioan kontu berria dela, azken 40 edo 50 urteotakoa, baina historiari errepasoa eginez askorentzat harrigarria izan daitekeen lekuetan topatzen dugu euskaren presentzia: esaterako, Iruñeko ospitalean. 1791n apez erdalduna izendatu zuten Iruñeko ospitalean lan egiteko. Ospitaleko batzordeak Euskara ikas zezan eskatu zion. Erabili ziren argudioen artean, espainiera ia ezagutzen ez zuen Iparraldeko apez euskaldun batek ospitalean urte luzez egindako lana aipatu zen.
Lur planetaren gaineko bizitza azaldu nahi duen Gaia hipotesia, 1969an James Lovelock kimikariak garatu zuen eta Lynn Margulis biologoak babestu. Izaki bizidunak lurrarekiko, ozeanoekiko eta atmosferarekiko elkarbizitza batean bizi gara. Hipotesi honen arabera biosfera eta Lurraren osagai fisikoak (atmosfera, hidrosfera eta litosfera) bateratuak agertzen diren, sistema elkarreragile konplexua eratu dute. […]