Lur planetaren gaineko bizitza azaldu nahi duen Gaia hipotesia, 1969an James Lovelock kimikariak garatu zuen eta Lynn Margulis biologoak babestu. Izaki bizidunak lurrarekiko, ozeanoekiko eta atmosferarekiko elkarbizitza batean bizi gara. Hipotesi honen arabera biosfera eta Lurraren osagai fisikoak (atmosfera, hidrosfera eta litosfera) bateratuak agertzen diren, sistema elkarreragile konplexua eratu dute. Atmosfera eta bere dinamikak eraikuntza dira, izakion eraginez eta izakiok bizi ahal izateko sortua, eta biomasak planetaren baldintzak autoerregulatzen ditu bere inguru fisikoa eramangarriagoa egiteko. Urte batzuk geroago, 2006an, Lovelockek The Revenge of Gaia liburu polemikoa argitaratu zuen. Bertan, karbono fosilaren erretzearen ondorioz lurraren hondamendia iragarri zuen eta energia nuklearraren aldeko hautua egin zuen, Lurraren erantzun zakarra eragozteko bide bakar moduan.
Deskargatu hemen.