Ekonomia Sozial eta Solidarioa sustatzeko praktikak eta tresnak

Mugarik gabeko Ekonomistak erakundeak udazkeneko txostena argitaratu du, Ekonomia Sozial eta Solidarioa sustatzeko praktikak eta tresnak izenburupean. Helburua enpresa tradizionalak ESSra aldatzeko aukerak ausnartu eta tresnak aztertzen ditu. Irati Cifuestesek ekarri dizkigu txostenaren nondik norakoak. Txostena ESSaren ekoizpen-sarearen hainbat alderdi jorratzen duten zortzi artikuluk osatzen dute. Lehenbiziko bi artikulu nagusietan, Romina Vinocur andreak ESSaren zenbait kontzeptu zehazten eta argitzen ditu, eta ESSa bera ere definitzen eta Ekonomia Sozialetik bereizten du. Guernica Facundo Vericat adituak, berriz, komunitate eta lurraldeen garapenean tokiko gobernuek, parte ez ezik, esku ere hartu behar dutela planteatzen du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #52: Gravenhurst, Espers, Behi Bideko Andere Xuriak, Mark Lanegan, Josh Ritter, Zoo

ar. Urt 15 , 2019
Guarko saioan, guri gustatzen zaigun bezala, gaur-gaurko diskoak baina baita ahantzi gabe dauzkagun disko zaharragoak ere, hala nola, Gravenhurst proiektua. Horren atzean Nicholas John Talbot musikaria zegoen, 2014an zendu zen Talbot eta Gravenhurst proiektuarekin hainbat disko utzi zizkigun, besteak beste Black Holes in the Sand (2004) izenekoa, bertatik Still Water […]

Honekin lotuak