Greba feministak bost ardatz hartuko ditu: pentsionista, ikasle, zaintza, enplegu eta kontsumoa

Hiru hilabete baino gutxiago geratzen dira martxoaren 8rako. Martxoaren 8rako greba deitu du mugimendu feministak.  Eta egun hori aurkezteko, agerraldia egin du Mugimendu Feministak Gasteizen. Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu du greba, eta, dei egin du hiri eta herrietan deituko diren mobilizazioetan parte hartzera. Bost ardatzetan antolatuko da aurtengo greba: pentsionista, ikasle, zaintza, enplegu eta kontsumoa. Mugimendu feministako kideek jakinarazi dute greba egiteko modu ezberdinak egongo direla. Besteak beste, lantoki eta ikasgeletan greba egiteko dei egin dute, baita mobilizazioetan parte hartzeko, edota zaintza lanak albo batera uzteko ere. Azken hori irudikatzeko, berriz, azaldu dute amantalak balkoietan eskegitzeko. Halere, gaineratu dute kontsumo greba ere izango dela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GOMUTAN: 1718ko matxinadako martiriak

og. Urt 17 , 2019
Egunotan hirurehun urte dira Bilbon hamasei gizon exekutatu zituztela. Hirurehun urte joan dira eta haien izenak ez dira Bilboko kaleetan inon agertzen. Ekar ditzagun, bada, gomutara, 1718ko matxinadako heroiak. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Gomutan/190116_Gomutan_46.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak