BAD jaialdia urriaren 17tik 28ra izango da, eta berriro ere bete egingo ditu dagoeneko ohikoak eta Bilboko eszena berriaren erreferente diren La FuNdicIOn, Campos Antzokia eta Pabiloi 6, eta baita beste espazio batzuk ere, BilbaoArte, Errekalde Aretoa eta Bulegoa Z/B. BADen hurrengo ediziorako aukeratu diren 21 konpainien artetik ia erdia euskal eszena berrian sar daitezkeen eta dantzaren eta dramaturgia berrien alorretan batez ere lan egiten duten artistak dira. Horrela, Blanca Arrieta, Isaak Erdoiza, Allue Danza, Organik, Mama Crea, Eva Guerrero – Doos Colectivo, You & Me, Macarena Recuerda, Carla Fernández eta Inés Bermejo eta Mursegok euren azken lanak aurkeztuko dituzte. Gehienek eskainiko dituzten ikuskizunak jaialdian estreinatuko dira.
Deskargatu hemen.