Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak enpresa-batzordeen 15000 atxikimendu baino gehiago jaso ditu eta 100 mobilizazio baino gehiago deitu dituzte egun horretarako. ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek azaroaren 30eko greba feminista orokorrarekin bat egingo dute. Bilbon, goizeko mobilizazio nagusia 12:00etan egingo da udaletxe parean; arratsaldeko manifestazioa berriz, […]

Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean Euskal Herriko hiriburu nahiz herri ugaritan mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Indarkeria matxistak aurpegi ugari dituela azaldu du mugimenduak. Larunbatean, Bilboko manifestazioa Jesusen Bihotza plazatik abiatuko da arratsaldeko 18:00etan. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231120_eh_mugimendu_feminista.mp3 Deskargatu hemen.

Euskal Herriko Mugimendu Feminista burubelarri dabil azaroak 30eko greba feminista orokorra antolatzen. Hamaika dira egiten eta egingo dituzten ekimenak, eta bihar bertan Indautxun hasiko dute Bilboko deriba feminista; haien hitzetan, ibilaldi kolektibo bat, elkarrekin zainketen narratiba integral bat eraikitzeko. Baina ekimenaren nondik norakoak hobeto azalduko dizkigu Maddi Bilbao Alde Zaharreko […]

Euskal Herriko Mugimendu Feministak mobilizaziora deitu du, zaintza sistema publiko baten alde egiteko. Izan ere, bizitza duinen aldeko borroka dela adierazi du mugimenduak. Azaroaren 30eko greba asanbladetan eta kaleetan egingo dela adierazi du mugimendu feministak eta azaroak 30eko greba feminista orokorreko auzo eta herrietako deialdietara batzeko deia egin die herritarrei […]

Zaintza eredua eraldatu, dena aldatzeko. Hori aldarrikatuko du Euskal Herriko Mugimendu Feministak heldu den Martxoaren 8ko mobilizazioetan. Ohi bezala, manifestazioak egingo dituzte Euskal Herriko auzo, herri eta hiriburu gehienetan. Bilbokoa 19:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik. Mugimendu feminista Denbora darama salatzen emakumeok* bizi ditugun esplotazio egoerak, baina, egoera hori kolapsatzen ari […]

“ Dena aldatu, sistema arrakalatu” lelopean kalera aterako da  Martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feminista. Atzo aurkeztu zituzten Emakumeen Nazioarteko Egunerako mobilizazioak, nabarmendu zuten inoiz baino beharrezkoagoa dela kalera ateratzea. Bilbon, Baionan, Donostian, Gasteizen eta Iruñean izango dira manifestaziorik handienak, baina, hirietan ez ezik, Euskal Herriko hainbat herritan ere egingo […]

‘Bortxatzaile bat zure bidean’ izena du eta Txileko Valparaison du jatorria, bertakoak baitira ‘Las Tesis’ taldeko kideak. Ia urte t’erdi buruari eraginez, egun mundu guztian ezaguna den performancea gauzatu zuten. Estreinakoz azaroaren 20an egin zuten arren, hasierako asmoa 25ean jendarteratzea zen, hain zuzen, Indarkeria Sexistaren aurkako Nazioarteko Egunean. Letren bidez, […]

Azaroaren 1, 2 eta 3an ospatuko dira Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak Durangon. Mugimendu feminista autonomoak mugimenduaren ildo estrategiko nagusiak eztabaidatzeko antolatutako jardunaldiak dira. Prestaketa lanetan murgilduta dabiltza, topaketa horien nondik norakoak ezagutu ditugu Garazirekin.  Lehenak, 1977ko abenduan izan ziren Leioan eta 3000 emakume bertaratu ziren. Geroztik, momentu ezberdinetan jardunaldiak […]

Martxoaren 8rako mobilizazioak aurkeztu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak Bilboko Areatzan egin duen agerraldian. Bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa azpimarratu dute. Bizi ditugun injustiziak salatuz; soldatapeko lan feminizatu prekarioak, ordaindu gabeko etxeko lanetan ematen diren jardunaldia amaigabeak, etxeko langileen egoera, jubilatuak… bizitza batzuk beste batzuk baino gehiago balio dutela nabarmendu dute. […]

Hiru hilabete baino gutxiago geratzen dira martxoaren 8rako. Martxoaren 8rako greba deitu du mugimendu feministak.  Eta egun hori aurkezteko, agerraldia egin du Mugimendu Feministak Gasteizen. Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu du greba, eta, dei egin du hiri eta herrietan deituko diren mobilizazioetan parte hartzera. Bost ardatzetan antolatuko da aurtengo greba: […]