MUSIBLA #54: Izaki Gardenak, Gari & Maldanbera, Matt Maltese, Black Belt Eagle Scout, Cigarretes After Sex, Bodega

Saio honetan, besteak beste, euskal musikan atera berri diren diskoak aletzen jarraituko dugueta horretarako Izaki Gardenak taldeak kaleratu berri duen Dena oskol diskotik, bi abesti ekarri ditugu, diskoari izena ematen dion abestia eta Burdin Jantzia, gainera Gari & Maldanberak Beste denbora batean diskotik beste bi abesti Denbora eta Obsesioak. Honetaz gainera, Matt Maltese croonerraren musika ere entzungo dugu bere Bad Contestant izeneko azken diskotik Sweet 16 eta Less and less abestiak ekarri ditugu. Amerikako Katherine Paul indigenak Black Belt Eagle Scout izeneko proiektuaren burua dugu Mother of My Children estreineko disko biribil horretatik Soft Stud entzungo dugu. Cigarretes After Sex izena du anbient pop jorratzen duen talde honek (izen aproposa) eta “Apocalipse” eta “K.” abestiak jarriko ditugu. Bukatzeko Bodega (Endless Scroll) “How did this happen!” eta “Boxes for the move” abestiak eta Sun Kil Moon (This is my Dinner) “Copenhagen” izango dira azkeneko gonbidatuak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Chrysallis Euskal Herriak izen eta logo berria aurkeztuko ditu larunbatean Donostian

ar. Urt 22 , 2019
Chrysallis Euskal Herriak etapa berri bat hasiko duela jakinarazi du; orain arteko lana egiten jarraituko dute, baina espainiar estatuko Chrysallisen delegazioa izateari utziko diote. Izen, logo eta kolore berriak jantziko ditu larunbatetik aurrera. Elkarte berriaren sorrerak eraginkortasuna du helburu. Izan ere, Hego Euskal Herriko erakundeen funtzionamendua desberdina da espainiar estatuari […]

Honekin lotuak