Chrysallis Euskal Herriak izen eta logo berria aurkeztuko ditu larunbatean Donostian

Chrysallis Euskal Herriak etapa berri bat hasiko duela jakinarazi du; orain arteko lana egiten jarraituko dute, baina espainiar estatuko Chrysallisen delegazioa izateari utziko diote. Izen, logo eta kolore berriak jantziko ditu larunbatetik aurrera. Elkarte berriaren sorrerak eraginkortasuna du helburu. Izan ere, Hego Euskal Herriko erakundeen funtzionamendua desberdina da espainiar estatuari dagokionez.  Hala ere, Chrysallisekin harremanetan eta elkarlanean jarraituko dute. Larunbatean egingo dute elkarte berriaren aurkezpena Donostiako antzoki zaharrean. Web gune berria ere aurkeztuko dute bertan, nazioartera begira erreferente bilakatu nahi duena. Ekitaldi itxia izango bada ere, gerora sare sozialetan zabalduko den spot bat aurkeztuko dute bertan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LAUTAN HIRU Antzerki festibala aurkeztu du Euskaltzaindiak bere mendeurrenaren harira

ar. Urt 22 , 2019
Lautan Hiru antzerki txikien festibala aurkeztu du Euskaltzaindiak. Bira Kulturgunea , 7Katu Gaztetxea eta Cafe Bar Bilbaorekin elkarlanean sortutako egitasmoa da honakoa.  Lau ostegun iraungo ditu, bakoitzean hiruna antzerki piezarekin. Artista asko batuko ditu festibalak, horien artean Galder Perezen Lurrun minez azpimarratu dute, Cafe Bar Bilbaoko antzerki gidoi laburren txapelketa irabazi […]

Honekin lotuak