MUSIBLA #233: Monday Potions, Neu Troia, Pelax, Bider Bost, Tatxers, Itzek

Hasteko Monday Potions talde berriaren estreinako diskoatik bi abesti aterako ditugu. Talde honen proposamena oso interesgarria da, pop-rock eta psikodelian hondoratzen dira euren sustraiak, eta abesti bakoitza esperientzia bakana da. Disfrutatu! Neu Troia izeneko proiektuaren sorreran Julen Azkona musikaria iruindarra dago. Bandarekin inguratu da musikaria, atmosfera oniriko batean murgiltzea lortzen duen 90eko hamarkadako “pop psikodelikoa” jorratzeko. Arriskuaren Xarma izeneko LPa kaleratu berri du, Gorka Gabilondo (teklak eta ahotsa), Xabier Matxain (gitarra eta baxua) eta Iker Vazquezen (bateria eta perkusioa) konpainian. Hurrengo gonbidatua Pelax izango da. Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak
eskaintzen, bere ahots gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Rock progresibo usaina dario oraingoan ere grabatu duten lan berriari: Esan Gabe Doa. Doinu lasaiak pasarte ilunekin konbinatuz sortu dute Dei taldea Aitzol Urkiza (ahotsa eta gitarra) eta Iñigo Bravok (gitarra, harmonika eta ahotsa). Hastapenetatik, euren duda eta ezinegonak abestietan islatzeko, ideiak argi izan dituzte. “Gure barne mundua arakatzeko lan paregabea da Iluneko sua arrotz diskoa”. Bertan doinu akustikoez gain beste zenbait soinu lakar ere topatuko dituzue, ezinegona baina baikortasunez idatzia. Zumaiatik datorren banda batekin jarraituko dugu gaurko saioa. Bider Bost taldea Beñat Fernandez musikariaren ekimenez jaio dela esan behar da. Marlik taldea desegin zenean, soinuen kutxan gordeak zituen zenbait abesti bildu eta taldea sortu zuen. Eskuak izeneko diskoa da kaleratu duten azken grabazioa. Tatxers hirukotea Iruñekoa da jatorriz, “Jangle pop” gisa etiketatu dituzte (The Smiths, The Go-Betweens edo The Replacements), piano baten moduko “mod music” bat jarri diete, Hertzainak, Itoiz edo Zaramaren antza dutela errepikatu diete. Tatxersen inguruko erreferentziak alde batera utzita, argi dago Euskal Herriko musika beste ezeren aurretik jartzen dela, azken 40 urteetako historian askotan egin duen bezala. Tatxersek beren laugarren LPa aurkeztu dute, Ezpatei Disdira! Eta bukatzeko, June Arestik, Nekane Otazuak eta Antton Elorriagak osatzen duten Itzek taldea. Bi Mile Hitz izeneko diskoa kaleratu berri dute. Lau kantu barruan, esplizituak, mezu argia, ahots jokoak, emaitza ederra.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Unai Elorrigarekin berbaz , 'Francesco Pasqualeren bosgarren arima' nobela berriaz

az. Urr 9 , 2024
Udaberrian iritsi zitzaigun Unai Elorrigaren lan berria, ‘Francesco Pasqualeren bosgarren arima’ nobela. Arbaso baten ibilerak abiapuntu hartuta sortu du istorioa. Italiatik Bermeora ezkondu zena. Abiapuntu horretatik haren bizitzari jarraika ibiliko da irakurlea narratzailearekin batera. Hasi eta bukatzen diren hogei narrazioren bitartez kontatu du Francesco Pasqualeren bizitza idazleak, modu independentean irakur […]

Honekin lotuak