MUSIBLA #189: Hatxe, Anonyme Popular, John Cale, Raul Bernal, Beth Orton, Desgaraian

Hatxe proiektuaren atzean Idoia Hernandez Toledo musikaria dago. Musika esperimentala, anbientala egiten duela esan dezakegu, geruzaz geruza bere munduaren barruraino eramango zaitu. Azken grabazioak Panpin Hautsien Dantza du izena, eta bertan, besteak beste, Peru Galbeteren laguntza ere izan du. Hurrengo minutuetan Igor Elorza eta Rafa Rueda batera dagoz Anonyme Popular proiektu kilikagarria aurkezteko. Igorren bertsoak oso modu berezian aurkeztuak. Disko-liburu gisa kaleratu dute euren lehen grabazioa. Diskoak merezi du, zinez! Hurrena, John Cale izango da gurean. Musikari estatubatuarrak ibilbide luzea bezain dotorea eraiki du urteetan zehar. The Velvet Underground mitikoaren partaidea izan zen. Orain Mercy izeneko grabazio barnekoiarekin dator. Ederra. Hurrengoa zinez hunkitu nauen grabazio bat jarriko dut. Raul Bernal musikariak Fig. 1 izeneko disko txundigarria kaleratu du. Ea zuek nik bezain beste gozatzen duzuen. Beth Orton-en musikari emango diogu tartetxo bat gure gaurko saioan. Weather Alive diskoa kaleratu du orain gutxi, eta hazten doan musikari baten testigantza ematen du bertan. Bukatzeko beste proiektu interesgarri bat: Desgaraian. Abestiz abesti ezagutarazten ari dira proiektu pertsonal hau. (Argazkia: Dani Blanco -Argia-)

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Animaliak gora, animaliak behera

ol. Ots 24 , 2023
Kirola egiteko bitartekoak erabili izan dira askotan, eta animalien parte-hartzea erreferentzia izan dugu urteetan. Baina denboraren joan-jinean ohiturak eraldatu egin dira (zorionez), eta beste bide batzuk urratzen hasiak gara Animaliak eta Kirola kontzeptuan. ANIMAL FLOW fitness ariketen berri eman digu Amaia Fernandezek eta Lekeitioko antzara-joko “berritua” izan du hizpide Balenek. […]

Honekin lotuak