Aidan Moffat Eskoziatik, Cigarrettes after sex texastarrak (egun Brooklynen bizi badira ere) Greg Gonzalezen gidaritzapean euren ambient pop-a egiten. Iraganera egin dugu salto, 50 urte dituen eta bere garaian oharkabean iragan zen Lynn Castle-ren Rose Colored Corner berreskuratua entzuteko. Gaur egunera itzulita, Simon Oakleyren pop sofistikatua Slow Dancer proiektuan, Atlantako Black Lips garageroak eta Big Thief brooklyndarrak… Estilo ugari entzuteko parada izango duzue gaurko saioan.
Deskargatu hemen.

