2019ko Aratusteak iragartzeko sei kartel finalista aukeratuta

Gaur goizean eman du erabakiaren berri epaimahaiak. El cuento de la niña sardina, Sardinita disfrazada, La Carola, Sorgina, Mon Txerri eta La dama del carnaval te observa dira 2019ko Aratusteak iragartzeko sei kartel finalistak. Lan handia izan dute hautaketa egiteko, izan ere, aurten iazko kopurua bikoiztu da: 83 kartel aurkeztu dira lehiaketara.

Irabazlea sistema mistoaren bidez aukeratuko da eta 2.000 euroko saria jasoko du. Herritarren bozketak % 75eko balioa izango du eta gainerakoa epaimahaiaren botoen araberakoa izango da.

Herritarrek urtarrilaren 31tik otsailaren 6ra bitartean eman dezakete botoa. Bozketa presentzialki, Euskal Museoan, edo online bozkatzeko, klikatu hemen. http://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=Page&cid=1279161995518&language=eu&pageid=1279161995518&pagename=Bilbaonet%2FPage%2FBIO_formulario

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Otsailaren 20an kalejira deitu du SOS Alde Zaharra auzo plataformak auzoaren eraldaketa basatia salatzeko

og. Urt 31 , 2019
Lau izarreko hotel berriaren aurrean eta lotarako arroparekin SOS Alde Zaharra plataformak agerraldia egin du gaur. Bertan auzoaren eraldaketa salatu dute beste behin; auzoak auzotarrentzat izan behar duela, alegia. Zazpikaleetan multinazionala eta souvenir dendaz betetzen ari direla salatu dute. Bilboko alkateari galdera zuzena egin diote: “Nor bizi daiteke turistei bideraturik […]

Honekin lotuak