Otsailaren 20an kalejira deitu du SOS Alde Zaharra auzo plataformak auzoaren eraldaketa basatia salatzeko

Lau izarreko hotel berriaren aurrean eta lotarako arroparekin SOS Alde Zaharra plataformak agerraldia egin du gaur. Bertan auzoaren eraldaketa salatu dute beste behin; auzoak auzotarrentzat izan behar duela, alegia. Zazpikaleetan multinazionala eta souvenir dendaz betetzen ari direla salatu dute. Bilboko alkateari galdera zuzena egin diote: “Nor bizi daiteke turistei bideraturik dagoen auzo honetan etxebizitzen espekulazioak ekarri duen prezioen igoerarekin?”. Auzoa bizituz bizirik mantenduko dute auzoa. Otsailaren 20an arratsaldeko 20:00etan egingo dute kalejira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Urte berriko helburuak eta proposamenak On ekin Nutrizioko lagunen eskutik

og. Urt 31 , 2019
On ekin Nutrizioko lagunekin berriz ere Bilbo Hiria irratian tartea irekiko dugu. Urte hasierarekin  geure buruari jartzen dizkiogun asmo eta proposamenak izango ditugu mintzagai. Dagoeneko sartu gara urte berrian, eta askok bizimodua hobetzeko proposamenak egiten dizkiogu geure buruari; proposamenak egin bai, baina gehienak alde batera uzten ditugu egun gutxitara. Elikadurari […]

Honekin lotuak