Aratuste giroa bertatik bertara jaso dugu. Eguraldi paregabea eta giro aparta egon da  egun osoan Bilboko erdigunean.Dantzak, musika, desfileak, fanfarreak, erraldoiak, ikuskizunak, janaria, edaria, eta, nola ez, mozorroak izan dira protagonistak inauterietako larunbat handian. Lehenengo gonbidatuak Farolin eta Zaranbolas izan dira. Inauterietako protagonistak. Urtero legez, aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak epaitu zituzten […]

Bilboko aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak, Farolin eta Zarambolas, Xabier Aburruzaga trikitilaria eta Miren de Miguel soprano, aktore eta autorea izango dira, hurrenez hurren. 1984ko Aratusteetan sartu zen Farolin eta Zarambolasen epaiketa, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz.  Bilboko Aratusteetan jaia, tradizioa eta herritarren […]