Macbeth berritua eta euskalduna taularatuko dute Arriaga Antzokian

Arriaga antzokiak Macbeth, Shakespeareren lan klasikoaren bertsioa, estreinatuko du otsailaren 7an. Alex Gerediagak eta bere taldeak tragedia zorabiagarri, kezkagarri eta odoltsua agertokira eramateko erronka hartu dute. Belako musika taldearen doinuak izango ditu lagun. Gaurkoan Mikel Losada izan da gurean Macbeth pertsonai gorpuztuko duena. Oholtza gainean Miren Gaztañaga, Mikel Losada, Iosu Florentino, Arrate Etxeberria, Na Gomes, Gabriel Ocina, Maria Urcelay, Leire Ucha, Sandra Fdez. Aguirre, Kepa Alesso, Iñigo Aranbarri eta Pako Revueltas arituko dira. Hamabi aktore oholtzan guztira. Belako taldearen abestiek oso pisu garrantzitsua izango dute antzezlanean. Mungiar taldearen abestiek hasieratik amaierara soinu euskarria emango diote Macbeth antzezlanari. Une batzuetan lehen planoan izango dira, beste batzuetan atmosfera gisa eta, une oro, elementu garrantzitsu moduan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #269: Azkenik, espero genuen #KomediarenKluba

al. Ots 4 , 2019
Saio honetan, gure atal klasiko bat berreskuratzen dugu, berriro ere hitz egiteko hurrengo zatikizun digitala, eta lurreko telebista digitalaren eguneraketari buruz. Bestalde, iragarkiak blokeatzeko aplikazioak eta Euskaltelen promozio berriak ezagutuko ditugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean269.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak