Pentsiodunek urtarrilaren 30eko greban parte hartzeko deia egin dute

Datorren ostegunean egingo den greba orokorra guztien ahotan dabil. Hainbat mugimendu sozial eta sindikalek hartuko dute parte, eta Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua ere bertan izango da etenik gabe bi urte defendatzen daramatzaten aldarriei eutsiz. Orain arte eskatu dituzten gutxieneko pentsio publikoa eta gutxieneko soldata ezartzea ezinbestekotzat jotzen dute, eta nola ez generoaren auzia ere mahai gainean jarri dute, soldatetan agerikoa den arrakala eta alarguntza pentsioari irtenbidea ematea besteen artean.

Argazkia ecuadoretxea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bizkaiko kiroldegietako langileak mobilizazioekin jarraituko dute ELA sindikatuak deituta

ar. Urt 21 , 2020
Bizkaiko kirol-lokalen langileak pasa den maiatzetik greban dihardute sektorearen etorkizuna aldatzeko asmotan. Patronalarekin hamaika aldiz hitzartu ondoren honakoa da beren egoera: urtarrilaren 9an bildu zirenean aurrerapausorako bidea zirudien eskaintza mahai gaineratu zien patronalak, hala eta guztiz ere, sindikatu guztiak ez ziren ados jarri erantzun bat ematerako orduan. Hori dela eta, […]

Honekin lotuak