MUSIBLA #57: Txomin Artola, Calexico, Electric President, Rafa Rueda, Vagabon

Gaurko saioari hasiera emateko hondarribiar baten musika aukeratu dugu. Txomin Artolak 1978an atera zuen bakarkako lehen diskoa, Belar Hostoak, disko zinez gomendagarria ezagutzen ez baduzue. Bertatik Arrastirian hondartzan abestia ekarri dugu. Bigarren abestia Izen ala ez izen, Berriz arte izeneko diskoan bildu zuen abestia. Calexico dator gero, Spoke estreinako disko hartatik ekarri dizkizuegun abesti parearekin. Mor Music zigiluak atera zuen Electric President taldearen lehenengo diskoa 2006an, disko homonimoa. Aukera ona Electric President taldearen musika pixkat ezagutzeko. Hurrengoa Rafa Ruedak atera duen Hiri Kristalezkoa diskotik bi abesti Irina eta Ainara. Disko ederra Rafaren azken hau. Bukatzeko Laetitia Tamko musikariak sortutako proiektua ekarri dizuegu, Vagabon izena du eta estreinako diskotik Infinite words izenekotik bi abesti atera ditugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

1.595 pertsonak eskatu zuten nazioarteko babesa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 2018an

ar. Ots 12 , 2019
CEAR kexu da Espainian inoiz baino asilo-eskaera gehiago egon diren urtean, 54.000, aldeko ebazpenen portzentajea % 35etik % 24 murriztu delako. Gaur goizean, Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordeak (CEAR),prentsaurreko batean, 2018an Espainiako Estatu osoan erregistratu ziren asilo-eskaeren datuak aurkeztu ditu. Datu horien arabera (iturria: Barne Ministerioa), 1.595 pertsonak eskatu zuten asiloa Euskal Autonomia […]

Honekin lotuak