MUSIBLA #157: Bi Zaldi, Ixabe, Birkit, Squid, Esanezin, Faye Webster

Saio honen hasieran Bi Zaldi taldearen musika ekarri dugu. Lo Zena izeneko disko honetan 2016an hasi eta 2021 bitartean sortutako abestiak bildu dituzte. Diskoan bildutako abestien bidez pertsona baten ardura existentzialetan barrena egindako bidaia bat da. Leun, kulunkari eta mimoz egina. Ziburuko musika talde bat hurrengoa. Ixabe dute izena eta bi grabazio dituzte kalean (Antena Baita #1 eta Antena Baita #2), bi abestiz osatuta. Gehiago entzuteko gogoa uzten dutenak. Gaurko zerrendako hirugarren gonbidatua aurreko zenbait saiotan aurkeztu dugun disko bat da: Inertzia. Gatibatzen duen diskoa grabatu du Birkit-ek. Aprobetxatu orain zuzenekoak ikusteko, aurkezpen biran dago eta. Squid taldearen musika ere entzungo dugu saio honetan, euren lehen grabazio luzean (Bright Green Field) bildu dituzten bi abestirekin. Esanezin taldearen diskoarekin goaz hurrena. Ianire Aranzabe 2019an Oriol Flores bateria-jolearekin bildu eta proiektua horri forma ematen hasi ziren.  Musikari bikainak eta konposizio ederrak. 2021ean lehen EPa argitaratu zuen taldeak, Aireratzen izenekoa. Faye Webster musikariak Atlanta Millionaires Club diskoa argitaratu zuen 2021ean. Amerikana soinuak oinarrian, baina konposizioen barrenak haratago doaz, zalantzarik gabe.

Deskargatu hemen.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlana eta ikusleen kluba

az. Ots 23 , 2022
Gaurkoan antzerkiaz jardungo dugu. Antzezlan bat ikusi eta taldean konpartitzea da Ikusleen klubaren helburua, Euskal Herriko antzerki zale elkarteak jarri du martxan. Horren inguruan berba egingo dugu eta Kamizkaz kolektiboaren azken sorkuntzaz Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi. Urrian estreinatu zuten “HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI” antzezlana […]

Honekin lotuak