MUSIBLA #46: CarSeatHeadrest, Mursego MUTU, Rodrigo Leao, Goran Bregovic, Ed Harcourt eta Edith Frost

Gaurkoari hasiera emateko Estatu Batuetatik datorren CarSeatHeadrest taldea pintxatuko dugu. Virginiako taldeak Twin Fantasy izeneko diskoa kaleratu zuen otsail partean eta bertatik bi abesti hartu ditugu. Jarraitzeko Maite Arroitajauregik (Mursego) dantza garaikideko proiektu baterako musika landu du MUTU izeneko proiektu honetan. Mursegoren fineziak eta sentikortasunak emaitza ezin borobilagoa lortu dute oraingoan. MUTU ez da argitaratu, Maite Arroitajauregik bidali digu propio irratian jartzeko eta diskoa aletzen joango gara saioz saio. Ez galdu. MUTU diskoaren giroak kutsatuta Rodrigo Leãoren Cinema eta Goran Bregovic-en Tales and Songs from Weddings and Funerals diskoetatik abesti bina ekarri ditugu. Eta bukatzeko Ed Harcourt eta Edith Frost entzun ditugu.

Deskargatu hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=WrgP6X5tlEE

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskaraldia lantzeko unitate didaktikoak sortu dituzte

ar. Aza 6 , 2018
Euskaraldia lantzeko unitate didaktikoa sortu dute Ikastolen elkarteak eta AEKk. Horrez gain, Irrien aldizkariak, ariketa soziala ardatz monografikoa egin du. Unitate didaktikoak ikasleei euskaraldiaren berri emateko helburuarekin sortu dira. Hizkuntza ohituren eragiteko xedea duen ariketa soziala hezkuntzaren didaktikatik ezagutu eta lantzeko aukera izango dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181106_Euskaraldia_unitate_didaktikoak.mp3 Deskargatu hemen.  

Honekin lotuak