MUSIBLA #107: Mihise, Fontaines DC, Nor Naiz?, Porridge Radio, Perfume Genius, Braulio

Mihise taldearen lehenengo diskoarekin irekiko dugu gaurko saioa. Usurbildik datoz euren lehenengo diskoarekin Kronik@. Lan erakargarria ondu dute, gitarra herdoildu eta giro ilunez baina aldi berean gardentasunez eta argiz betetako lana. Jarraian Irlandatik datorren talde bat, Musibla honetan ongi etorria den talde bat Fontaines DC. Euren sustraiak aldarrikatuta, Dogrel izeneko diskoa kaleratu zuten 2019an. Hurrengo uztailean, 2020ko uztailean hain zuzen, euren bigarren lana argitaratuko dute. Bitartean lehenengo disko horretatik pare bat abesti. Soinu desjosiak eta lakarrak gustatzen zaizkigu, naturaltasuna, eta horixe ekartzen digute Nor Naiz? taldeko lagunek. Euren esanetan abesti errazak egiten dituzte baina bihotza pizteko modukoak. Halakoak dira disko homonimo honetan biltzen dituzten abestiak. Porridge Radio taldeak euren bosgarren diskoa kaleratu berri dute 2020 honetan, Every Bad du izena eta guztik egokia Dana Margolinek lideratzen duen taldearen musika ezagutzeko. Perfume Genius oso proiektu pertsonala da eta argi geratzen da Michael Alden Hadreas musikari amerikarrak kaleratu duen azken diskoan: Set My Heart On Fire Immediately. Eta bukatzeko Braulio izeneko taldearen musika. Ondarroatik dator eta Norman taldean ibilitako musikariak daude bertan. Euren lehenbiziko diskoa izango denaren aurrerapen bikain bat.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko elkartasun sareen ustez pandemian zerbitzu publikoen ahulezia agerian geratu da

ar. Eka 30 , 2020
Euskal Herri osoan, COVID-19 izurrite larrialdiaren aurrean, behetik-gorako zaintza mugimendu autogestionatuak sortu dira. Bilbon ere ala izan da, 1300 boluntario auzogile izan dira Bilboko auzoetan elkartasun sareetan. Auzo-talde horiek Bilboko 16 auzotan antolatu dira “elkartasuna, zaintza eta elkarrekiko laguntza zabaltzeko helburuarekin”, eta, horrela, farmazietara joateko, erosketak egiteko, haurrak zaintzeko eta […]

Honekin lotuak