1.595 pertsonak eskatu zuten nazioarteko babesa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 2018an

CEAR kexu da Espainian inoiz baino asilo-eskaera gehiago egon diren urtean, 54.000, aldeko ebazpenen portzentajea % 35etik % 24 murriztu delako. Gaur goizean, Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordeak (CEAR),prentsaurreko batean, 2018an Espainiako Estatu osoan erregistratu ziren asilo-eskaeren datuak aurkeztu ditu. Datu horien arabera (iturria: Barne Ministerioa), 1.595 pertsonak eskatu zuten asiloa Euskal Autonomia Erkidegoan: 973 Bizkaian, 385 Araban eta 237 Gipuzkoan.  EAEn egindako eskaera guztien artean, Euskadiko CEARek 974ri lagundu die (% 61): 478 emakumeek egin zituzten, eta 496 gizonek. Nazionalitateei dagokienez, Venezuela izan zen Euskadiko CEARek lagundutako eskaeren jatorrizko herrialde nagusia (% 34); ondoren, Kolonbia (% 8) eta Honduras (% 4,7).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Ipuina.eus eta Etxegiroan atariak ezagutu ditugu

az. Ots 13 , 2019
Nora doaz ahoz aho urtetan transmititu diren ipuinak? Tradizio literario hori galdu ez dadin, Ipuina.eus ataria sortu dute Koldo Izagirre idazlearen eskutik eta Susa argitaletxearen babesarekin. Oraingoz 21 ipuin bildu dituzte, XIX. eta XX. Mendekoa. Mikel Elortza izan dugu gurean atari berriaren xehetasunak ekarri dizkigu. Saioaren bigarren atalean etxegiroan.eus literatur […]

Honekin lotuak