Plaza hutsa ekimenak Bilbon eta Portugaleten herrigintzak dituen erronkak aztertuko ditu

Plaza Hutsa, herrigintza aro berri bat pentsatu eta gorpuzteko helburuarekin sortutako ekimenak, Bilbo metropolitanora eramango du hurrengo gogoeta kolektiboa. Otsailaren 8an Bilboko La Bolsa erakinean, 18.30tan, eta 9an Portugaleteko merkatuan, 10.00etan, izango dira topaketak. Gaur gurean izan dira  Ibon Meñika eta Nerea Gijarrubia. Plaza hutsa, gogoetarako eta ekintzailetarako espazio parte-hartzailea da, nora eramango gaituen ez dakigun bide bat, elkar hartzeko aitzakia bat gehiago. Lehenengo saioa otsailaren 8an, ostirala, izango da Bilboko La Bolsa eraikinean 18.30tan. Hezkuntza sistema propioaren beharraz jardungo dute. Bigarren saioa otsailaren 9an, larunbata, izango da Portugaleteko Merkatuan goizeko 10.00etatik 14.00etara.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Martxoaren 8ko greba feminista deitu dute sindikatuek Euskal Herrian

og. Ots 7 , 2019
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek 24 orduko grebara deitu dituzte, martxoaren 8an, Euskal Herriko emakume guztiak. Deialdia Euskal Herriko Mugimendu Feministak egin du. Bilbon, Eusko Jaurlaritzan, eta Nafarroako Gobernuko Lan Sailaren aurrean, greba deialdia erregistratu dute. Bertan azaldu dutenez, hau ez da ohiko greba bat, […]

Honekin lotuak