Aizu aldizkariko Iraila eta Urriko zebanbakia izan dugu mintzagai Eñautekin. Udako etenaldiaren ostean bueltan da AEKren aldizkaria. Azalean ohikoa den moduan elkarrizketa nagusia, zenbaki honetan Txuma Murugarren kantaria. Argitaratu berri du Gautegia lana eta aitzakia ederra izan dute musikaz eta beste berba egiteko. Intza Alkain aktorearekin berba egin dute eta bukatzeko pedaloaren historia ekarri digute.
Iñigo Muguruzari omenalditxo bat egiteko eta euskal musikari bultzada emateko, Elkarrek, Antxeta Irratiak eta EHZ festibalak elkarlanean Paradisu Zinema izeneko musika beka sortu dute. Lehen edizioa BENIZZE proiektuak irabazi du eta Beñat Goitia proiektuaren sortzailearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Goitiaren hitzetan, orain arte egindako ibilbidearen sari modukoa da irabazitako […]