PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Transexualitatea geletan

Euskal Herriko sexu heziketa eskolarekin, Xarlingorekin elkarlanean egiten dugun saioan Mikel Oribe eta Amaia Urrejola sexologoak izan ditugu. Transexualitateari buruz inoiz baino gehiago hitz egiten da, hala ere, fenomeno ezezaguna izaten jarraitzen du, baita hezkuntza komunitatean ere. Gaurkoa eskoletan transexualitatearen gaia nola jorratu behar den izan dugu hizpide. Orientazio sexuala eta identitate sexuala ezberdindu  behar dira. Transexualitatea ez da hirugarren sexu edo kategoria bat, pertsona transexualak neskak eta mutilak baitira horrela sentitzen direlako.Argi utzi digute badirela zakildun neskak eta bulbadun mutilak. Eskolan horrelako egoerak nola landu behar diren aztertu ditugu. Pertsona transexualekin lan egiteaz gain hezkuntza komunitate osoarekin landu beharrekoa da eta formazioa ezinbestekoa da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 Ispilu: Summertime (George Gershwin) #bertsioak

ar. Mar 5 , 2019
Gaurko bertsio saioan Rafa Ruedak George Greshwin msuikariaren “Summertime” kantua izan du hizpide. George Gershwin Estatu Batuetako musikagile eta pianista izan zen. Pianorako eta orkestrarako Rhapsody in Blue (1924) lan ospetsua egin zuen, eta pianorako Concerto en fa obra. Idatzi zituen beste obra batzuk: komedia musikal ugari, horien artean famatuena […]

Honekin lotuak