Martxoaren 8rako mobilizazioak aurkeztu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak Bilboko Areatzan egin duen agerraldian. Bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa azpimarratu dute. Bizi ditugun injustiziak salatuz; soldatapeko lan feminizatu prekarioak, ordaindu gabeko etxeko lanetan ematen diren jardunaldia amaigabeak, etxeko langileen egoera, jubilatuak… bizitza batzuk beste batzuk baino gehiago balio dutela nabarmendu dute. Zaintzaren gatazka jarri dute aurtengoan erdigunean eta ardura horren berrantolaketa eskatu dute, eta beste behin ohartarazi emakumeek planto eginez gero, guztia geldiarazten dela.Indarkeria matxista gabeko bizitza aintzat hartzeko eskatu dute; puntu ezberdinetan azalduz: Atzerritar legea atzera bota, arrazakeriaren ondorioei aurre egiteko politikak garatu, Europako migrazioa politikak alboratu, merkataritza askoko nazioarteko itunik ez, “Euskal gatazka” delakoa konpontzeko bidean, presoak Euskal Herrira ekartzea eta euskara erdigunera ekartzea. Martxoaren 8an hiriburuetan 12:00etan eta 19:00etan kalera ateratzera dei egin dute.
Deskargatu hemen.