SOINUGELA: Mink Deville, Eskean Kristo, Chris Mc Gregor, Unidad Alavesako partaideekin solasean

Gaurko urrezko kantua 1977an Mink Deville taldeak egin zuen Spanish Stroll izenpean. Urte horretan San Franciscoko talde honek grabatu zuen Cadillac Walk ere entzun dugu Willie Deville izan zuten abeslari eta, 1987tik aurrera, bakakarkako ibilbideari ekin zion euskal jatorria zuen abeslari honek. Izan ere, Devilleren amona bat jatorrizko Irokesa edo Pequot leinukoa omen zen, ez dago garbi, baina bazituen irlandar eta euskal arbasoak ere. Berak elkarrizketa batean esan zuenez, “pixkat hemendik, pixkat handik, zinezko kale txakurra naiz”. Euskal Herrian abesten zuenean sarritan gogorarazten zuenez, haren amonak jatorri zuberotarra zuen. Bere Demasiado corazón (1983) Across the Borderline (2000) eta Cuéntame un cuento ere (azken hau Celtas Cortos taldearekin) entzun ditugu.

Arratiko Eskean Kristo rock taldeak iragan udazkenean argitaratu zuen Beste belaze batzuen gozoan, bere hirugarren bilduma. Artabe eta Artetxe lehengusuek gidatzen dute taldea. Orain arte egin duten moduan, betiko rock’n’roll eremuko kanta atseginak aurkeztu dizkigute. Guk batzuk entzun ditugu: Dirdira dardara, Galtzen ere ikasi behar da, Refugee, Zer dabixu eta Gurdiari tiraka.

Hego Afrikako piano jole eta jazzman bikaina izan zen Chris Mc Gregor. 60ko hamarkadan Broterhood of Breath taldea sortu zuen Cape Town-en eta 1971n lanik distiratsuena grabatu zuen Londresen Joe Boyd produktorearekin. Entzun ditugunak be-bop eta Sowetoko township-jive ñabardurekin, MRA eta Andromeda izan dira.

Azkenik, Unidad Alavesa taldearen Iker Arza eta Haritz Artolarekin hitz egin dugu Martin Martin euren bigarren bildumari buruz. Kantu batzuk ere entzun ditugu: Fede berri baten bila, PSOE, Gure Jerusalem galdua, Matematikoon biltzarra, Materia eta ezpata, Los exsindicalistas reconvertidos en jefes eta Brigade loco taldearen Solo pero en control.

Deskargatu hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=hv2aX5HdXeE

2 thoughts on “SOINUGELA: Mink Deville, Eskean Kristo, Chris Mc Gregor, Unidad Alavesako partaideekin solasean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Nigerren aldeko elkartasun lasterketa Abusu ikastolan

og. Mar 21 , 2019
UNICEFen bidez Nigerri elkartasuna agertzeko lasterketa antolatu dute Abusu Ikastolako LH5eko haurrek. Bihar goizeko 11etan Abusuko Ibaieder parketan burutuko da lasterketa solidarioa, Tantaz tanta Niger lagundu dezakegu lelopean. Abusu Ikastolan haurrekin proiektuka ezberdinetan lan egiten dute eta  LH5eko haurrek proiektu horietako baten baitan lasterketa solidario bat antolatu dute, UNICEFekin elkarlanean, […]

Honekin lotuak