SOINUGELA: Lou Reeden 1965eko demoak, The Feelies, Neil Young (2001 eta 2019an)

Laurie Andersonek, Lou Reed-en alargunak, 1965eko maiatzean Reedek grabatu zituen demoak, 50 urtez desagertuta egon ostean, John Caleren laguntzarekin berreskuratu eta kaleratu ditu, Words & Music, May 1965 izeneko diskoan. Velvet Underground-ekin, hurrengo urtetik aurrera kaleratu zituen abesti ezinbesteko batzuk daude, Lou Reedek “folk singer” moduan grabatuak, Bob Dylan gisako bat bailitzan. Entzun ditugunak: I’m Waiting for the Man, Man of Good Fortune Heroin, Too Late, Pale Blue Eyes eta Don’t Think Twice, It’s All Right (Partial) (1963/64 Home Recording).

1980an New Jerseyko The Feelies taldekoek Ingalaterrako STIFF diskoetxean kaleratu zuten Crazy Rhythms izeneko grabazio ezinbestekoa. Batzuen arabera, punk musika lurperatu zuten, eta hau zerraldoaren hilkutxan sartutako azken iltzea izan zen. Beste batzuentzat, ordea, rock modernoaren zero urtea izan zen. Urte hartan Ramones (End of the Century), The Clash (Sandinista) eta The Jam (Sound Affects) argitaratu zuten baina The Feelies-ek aurreratu zuten gerokoa. Bertatik entzun ditugu:  Loveless Love, Original Love, Moscow Nights, Crazy Rhythms, Paint It Black eta Raised Eyebrows.

Toast, aurten kaleratua, Crazy Horse taldearekin Neil Youngek jarraian argitaratutako hirugarren bilduma da. Hauxe iraganetik berreskuratuta, 2001an San Franciscon grabatu zuten, oraindik Poncho Sampedro taldean zegola. Beste biak, ohi bezala, Ralph Molina (bateria) eta Billy Talbot (baxua) dira. Toast grabatu bezain pronto baztertu zuen Youngek, goibelegia zela esanez. Entzun ditugu: Going Home, Gateway of Love eta Standing in the Light of Love.

Berriro ere Neil Young, zuzenean oraingoan, 2019ko ekainean Europan egindako biran grabatua. Promise of the Real taldearekin aritu zen. Kantuok hainbat garaitako kantutegietatik hartutakoak dira. Entzun ditugu: Mr. Soul, Helpless eta Rockin’ in the Free World.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Amamaren gomendioak.

lr. Aza 19 , 2022
Ilargik eta Lurrek batzuetan adi egoteko sailtasunak dituzte, horregatik amamak gomendio batzuk emango dizkie. Adi zuek ere, ezer ez galtzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/221120_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak