Nigerren aldeko elkartasun lasterketa Abusu ikastolan

UNICEFen bidez Nigerri elkartasuna agertzeko lasterketa antolatu dute Abusu Ikastolako LH5eko haurrek. Bihar goizeko 11etan Abusuko Ibaieder parketan burutuko da lasterketa solidarioa, Tantaz tanta Niger lagundu dezakegu lelopean. Abusu Ikastolan haurrekin proiektuka ezberdinetan lan egiten dute eta  LH5eko haurrek proiektu horietako baten baitan lasterketa solidario bat antolatu dute, UNICEFekin elkarlanean, Nigerrerako laguntza batuko duena.  Euro banako dortsal solidarioekin lasterketa labur bat egingo da Ibaizabal parkean (Abusu auzoko parkean) eta batutako diru guztia UNICEFi emango zaio.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Nekazari txikiak, turismoa, milioika mundutar aberatsen luxua eta Bilbo Hiria Lizentziarik gabe Argia astekarian

og. Mar 21 , 2019
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu gara, Nekazari txikien inguruko erreportajea eraman dute azalera. Pelloren Zubiriaren erreportajea izan dugu hizpide ;turismoa, milioika mundutar aberatsen luxu masifikatu baina lurrak jasan ezin hori. Bilbo Hiria irratia lizentzia gabe geratu dela ere ekarri dute aldizkarira. Tartea bukatzeko […]

Honekin lotuak