SOINUGELA: Percy Mayfield, James Booker, Millie Jackson, Keith Richardsen aukeraketa, John Holt #PedroEliasIgartua

Percy Mayfieldek dakar gaurko urrezko kantua. Please Send Me Someone to Love, 1950ean Los Angelesen grabatua. Blues sofistikatua eta poesiaz betea. Egun berean disko horretako B aldean zegoen Strange Things Happening kantua ere entzun dugu.

Jarraian New Orleanseko pianoaren aztia izandako James Booker izan dugu gonbidatu liluragarria. Oraintxe argitaratu da 1976an Hanburgoko Onkel Po’s aretoan grabatu zen kontzertua. Bertatik kantu batzuk entzun ditugu: Please Send Me Someone to Love, Classified, Rockin’ Pneumonia and the Boogie Woogie Flu, Junco Partner eta Roberta/Tell Me How You Feel.

Millie Jacksonek, grabazio ugariren artean, country eremuko kantu asko ere erregistratu zituen. Beltza izanik pentsa dezakegu hor kontraesana dagoela, baina herri musikan hegoaldeko AEBetako esparruan ezohiko gurutzebideak ere badaude. Millieren kantu zoragarri batzuk entzun ditugu: Rose Coloured Glasses, Angel in Your Arms, I Can’t Stop Loving You, You Never Cross my Wind (Isaac Hayes-ekin) eta Anybody that Don’t Like Millie Jackson.

Mojo aldizkarirako Keith Richards-ek prestatu duen kanta bildumak Memory Motel du izena Hasieran, 1975ean, The Rolling Stones-en izen bereko kantua entzun dugu. Gero, Richards-ek aukeratutako kanta batzuk entzun ditugu: Fortune Teller (Benny Spellman, 1962) eta The Wanderer (Dion), Johnny Too Bad (The Slickers, 1970), Evening Train (Chuck Leavell, 2012), Extra Classic (Gregory Isaacs, 1976), I ain’t got You (Jimmy Reed 1960) eta Wee Wee Hours (Chuck Berry, 1957).

Jamaikako John Holt kantariaren Like a Bolt LPa 1973an argitaratu zen. Aurten CD batean berreskuratua izan da. Guk kantu batzuk entzun ditugu bertatik: I’m the One to Be Blamed, Ali Baba eta I’ll Be Lonely (John Holt & Joya Landis).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: 'Errebelde 50 bider' liburuan barrena

az. Mar 27 , 2019
Euskal Herriko hainbat garai eta arlotako 50 andreren bizitzak bildu dituzte ‘Errebelde 50 bider’ liburuan. Erein argitaletxeak argitaratu du. Maria Orcasitas-Bikandik, Andrea Perales Fernandez de Ganboak eta Angela Garcia Mardonesek, dira egileak. Artistak, kirolariak, zientzialariak, ekintzaileak eta beste dira Erein argitaletxeak ateratako liburuko protagonistak; aspaldikoak batzuk, egungoak besteak. Errebeldeak dira […]

Honekin lotuak