PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Sexu eskubideak

Pertsona guztiek eskubide berberak ditugu, sexu kontuetan ere bai. Teorian horrela da, baina praktikan ez. Gaurko sexologia atalean Sexu eskubideak izan ditugu hizpide Amaia Urrejola sexologoarekin. Sexu eskubideak Giza eskubideen testuinguruan kokatu behar ditugu. Giza eskubideak pertsonari aitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore edo ahalmenak dira. Ukaezinezkoak dira eta edozein antolamendu juridiko, demokratiko eta pluralistak babestu, zaindu eta betearazi egin behar ditu. Norberaren estatus, sexu, joera sexuala, etnia edo herritartasuna edozein izanda ere, ukaezinak dira eta ezin da hauen kontrako legeak ezarri. Munduan pertsona adina sexu joera dago. Bakoitzak gizon edo emakume gisa bizitzeko modu propioa du. Munduko Sexologia Elkarteak 1999. urtean onartutako Sexu Eskubideen Deklarazioak zehaztu zituen sexu eskubideak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Araban barrena korrika #kilika #korrika21

ar. Api 9 , 2019
Gasteizera iritsi baino bost egun lehenago, Nafarroa utzi eta Araban sartu da Korrika.Gaur egun osoa Araban ibiliko da korrika, Maitane arrosa sareko lankideak Kanpezutik zuzenean kronika ekarri digu. Gainera gaur arratsaldean korrikak kilometro berezia biziko du, Bastidan, 21. Korrikaren 1252 kilometroaren bueltan.Alde batetik, “Aro berriari Klika” ekimenaren barruan, eragileek hartutako […]

Honekin lotuak