Gasteizera iritsi baino bost egun lehenago, Nafarroa utzi eta Araban sartu da Korrika.Gaur egun osoa Araban ibiliko da korrika, Maitane arrosa sareko lankideak Kanpezutik zuzenean kronika ekarri digu. Gainera gaur arratsaldean korrikak kilometro berezia biziko du, Bastidan, 21. Korrikaren 1252 kilometroaren bueltan.Alde batetik, “Aro berriari Klika” ekimenaren barruan, eragileek hartutako konpromisoen sinatze-ekitaldia izango da; eta, bestetik, guztiak batera, kilometro batean elkarrekin arituko dira. Duela bi urteko Santiago zubian egin zen moduan, Instituzioak eta Euskalgintzako eragileak izango dira.
Deskargatu hemen.