Ez frantsesek udala deitzeko erabiltzen duten hitza, ez eta Arratian asientuen eseritzeko erabiltzen duten gela ere; komunak, danonak eta ez inorenak diren gauzak, produktuak, lursailak, prozedurak jakintzak… dira. Oso ezbai eta hausnarketa interesgarriak daude kontzeptu iradokikor honen inguruan. Ekologismoa, nolabait, komunak defendatzeko eta euren pribatizazioa oztopatzeko gizarte mugimendua da. Argazkia: Chapimarcako nekazari komunitateko (aymara) lur komunalak.
Deskargatu hemen.