HAUXE GURE LURRA: “Lemoiz gelditu” murala

Lemoizko zentral nuklearraren proiektuaren kontra aldarri egiteko sortu zuten “Lemoiz gelditu” murala Jose Luis Zumeta, Carlos Zabala Arrastalu eta Vicente Ameztoy margolariek. Hiruen artean margotu zuten, 1980an, Bilboko Erakustazokan mugimendu antinuklearrak antolatutako topaketa batzuen zuzuan. Luzaroan galduta egon ostean, artelana birgaitu eta duintasuna eman zioten Arte Ederren Museoan dago ikusgai egun, bere balio artistikoagatik eta baita Bizkaiko kostaldean zentral nuklear bat inposatu nahiak sortu zuen gatazka latz eta gorabeheratsu baten lekuko.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Herri kirola izango dugu hizpide gaurko saioan

az. Eka 9 , 2021
Herri kirola izango dugu hizpide gaurko saioan. Herritik sortu eta herrian garatzen diren jokoetan barna izango gara gonbidatu bereziekin: Xabi Pujana herri-kirol modalitate askotan jardundako barrikoztar handia izan dugu tertulian parte hartzen. Eta, gure saioan ohikoa den lez, elkarrizketa batzuk ere egin ditugu: Aitzol Atutxa aizkolaria handia elkarrizketatu du Jone […]

Honekin lotuak