Askapen faltsuak aldarrikatzen ibili gara urte luzez, bizitzaren zama materialetik libre egotea, beste gauza batzuk egin ahal izateko, baina horren ondorio ekologiko sostengaezinak kontuan hartu gabe formulatu dira aldarri horiek. Aurelien Berlan idazlearen Autonomía y subsistencia. Una teoría ecosocial y materialista de la libertad liburua ekarri digu Josuk hizpidera. Liburu […]

Gaurkoan Josu Larrinagak berriro negazionismoa ekarri digu mikrofonoetara. Hiru negazionismo mota daudela azaldu digu: Lehenengoa eta potoloena, gizakiak eragindako klima aldaketarena, bazirudien atzeraka zihoala, baina azkenaldion indarra hartu du, errealitateak kontrakoa agerian uzten duen arren. Trumpek bultzatu du ebidentzia zientifiko guztien aurka doan errealitate agerikoaren arbuioa. Muturreko fenomeno meteorologikoak gero […]

Gaurkoan Iñakik ekoanimaliak, estetika ekologistari bultzada, Marta Tafallak bere azken liburuari jarritako ECOANIMAL: Una estética plurisensorial, ecologista y animalista izenburutik atera dugu gaurko gaia. Izan ere, eta hori da liburuaren tesia, hondamendi ekologikoa da gizateriak inoiz aurre egin behar izan dion arazorik larriena, baina natur zientzietatik, etikatik eta politikatik aztertzeaz […]

Gaurkoan Josuk Natura leheneratu orain manifestua izan du hizpide, hainbat euskal talde ekologistek urrian sinatutakoa. Dokumentu horretan galdegiten diote EAEko Gobernuari neurriak har ditzan Legean ezarritako epeen barruan, EAEn degradatutako guneak identifikatuz eta horiek leheneratzeko neurriak indarrean jarriz, inongo aitzakiarik gabe. Adibidez, lan publikoen ondoren iraulitako lurrek panpa belarraren inbasioa […]

Abelzaintzaz jardun du gaurkoan Josuk, abelzaintza industrialaz eta tradizionalaz, abereei tratu txarrak… Behin egin genuen txuletari buruzko saioa, eta gaurkoan “txiroen txuleta” den hanburgesari buruz. Langileen gutizia zen oso noizean behin, txuleta bat jatea. Abelzaintzari buruz maiz mintzatu gara, abelzaintza industriala eta eskala handikoa, tokikoa eta txikikoa, haren ondorio ekologikoez […]

Gaurkoan Iñakik “Ibaipeko jonkiak” ekarri dizkigu hizpidera, eta ez dabil ur ertzean txutatzen diren drogazaleei buruz, itsasadarraren azpitik igaroko den autobideaz baino. Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du, halaber, autobideaz gain, ur azpitik metroaren lotura joango dela, 1. eta 2. lineak Areeta eta Sestao artean lotuko dituena. Aldundiaren kalkuluen arabera, egunero […]

Iñakik ekarri digu gaur ekofaxismoaren eztabaida. Gero eta gehiago entzuten dugu hori badatorrela, populismo eskuindarraren eskutik. Gobernuan zirela, naziek Alemanian eta Falangistek Espainian, neurri ekologista batzuk proposatu zituzten, baina gaur egungo faxismoak ez du horrelako ezaugarririk. Latinoamerikan, AEBetan, Europan. Batetik, lurralde faxismoa dago, barrukoentzat eskubideak eta kanpokoentzat hesiak; bestetik, Faxismo […]

Solastalgia ekarri digu mahaigainera Iñaki Barcenak gaurkoan. Lehengo batean ekoantsietateaz mintzatu ginen, eta hau antzeko kontzeptua dugu. Glenn Albrecht filosofo australiarrak sortu zuen, eta bere giza jardueren edo klimaren eraginez, lurralde batean izaten diren aldaketa suntsitzaileen ondorioz, bertako populazioan gertatzen diren nahasmendu psikologikoen multzoa bezala definitzen da solastalgia kontzeptua. Ezagutu […]

Euskal ekofake bat izan daitekeena topatu zuela esan digu Josuk, 2024ko maiatzean Juan Martin Elexpuruk BERRIAn argitaratutako artikuluaren harira. Euskal negazionismoaren giroan jada kokatutako iritzien artean (txertoen aurkakoak, Veleiako aztarnategiko ustezko euskarazko ostraken egiazkotasuna defendatzen dutenak eta beste) bada, egon, beste hainbat lekutan bezala, klima aldaketa antropikoa edo gizakiak eragindakoa […]