Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia urte gutxitan, falta ezineko hitzorduan bilakatu da, Urriaren 17tik 20 izango da aurtengo edizioa, erakutsiko diren pelikuletako horien ia erdien zuzendariak emakumeak dira. Egun hauetan ikusi ahalko ditugun bi dokumental izan ditugu mintzagai. ‘Iraultzaren haziak’ 2017ko martxoan, Durango eta Ko-banê senidetu egin ziren. […]

Gaur bi kontinente lotuko ditugu, Murray Bookchin eta Kurdistango Rojava, ekoanarkismoaren bidaia eginez. Guraso errusiarren seme, New Yorken sortu zen Murray Bookchin (1921-2006). Unibertsitate irakasle, ikerlari eta aktibista ekologista estatubatuarra dugu, ekologia sozialaren (ekoanarkismoaren) sortzaile eta mugimendu ekologistaren sortzaileetakoa. Marxismo tradizionaletik sozialismo libertariora egin zuen bilakaera eta hainbat liburu idatzi […]

Ekialde hurbileko gakoak irrati tartean Iñaki Urrestarazuk Siria eta Kurdistan izan ditu aztergai orain arte.  Seigarren atal honetan Siriako kurduen arazoa landu du, Turkiako kurduen egoera kontuan hartzea ezinbestekoa da, hala ere, Siriakoa azaldu ahal izateko. PKKren bilakaera politikoa aztertu du lehenik, Siriako YPGrengan eragin zuzena duelako, eta AEBekin egun […]

Herri kurduaren elkartasun ekimenak azaroan zehar Kurdistan begiratuz zinema zikloa jarri du martxan. Astelehenetan Bilborock aretoan izango dira emanaldiak. Filma ikusteaz gain solasaldirako tartea ere irekiko dute, Kurdistango herriaren berri ezagutzeko asmoaz. Azaroaren 6an “Sara, jiyana, min her ser bu” filma eskainiko duela. Azaroaren 13an “Radio Kobani” eta Azaroaren 20an […]

Kurduen Newroz urte berriko bestaren harira joan dira brigadistak Kurdistanera. Brigadaren helburua da “herri kurduak jasaten duen jazarpen eta errepresio gordina zuzenean ezagutzea eta salatzea” izan da . Ostegunean atxilotu zuten Eduardo Izarzugaza brigadista, kontrol batean, deportatu egin zuten, eta larunbatean ailegatu zen Euskal Herrira. Gaurkoan berarekin berba egin dugu. […]

Turkiako indarrek Eduardo Izarzugaza brigadista otxandiarra atxilotu zuten atzo arratsaldean Kurdistanen. Euskal ordezkaritza bateko beste bederatzi kiderekin batera zihoan autobus batean, eta kontrol batean gelditu zituzten. Ez zuten argi atxiloketaren arrazoia. Gaurko saioan bat egin dugu bertan dauden euskal ordezkariekin gertakarien nondik norakoak ezagutzeko Jhasna Artola bertatik kontatu digu gertatutako. […]

Udaberriarekin batera dator munduko estatu gabeko herri handienaren jai nazionala. Newroz da, Kurdistango herriaren sinboloa eta askatasun egun berria dakarren jaia. Lau estatuk zapaldu eta zapaldutako 40 milioi pertsonak osaturiko herriaren eguna da. Kurdistanekin elkartasun astea antolatu du Askapena erakunde internazionalistak. Martxoaren 17ko ekitaldi eta brindis batekin hasi, martxoaren 22ko […]

Otsailaren 1ean abiatu zen Abdullah Ocalan PKK Kurdistango Langileen Alderdiko buruzagia askatzearen aldeko martxa Luxenburgotik, eta larunbatean amaitu zen  Estrasburgon. Bertan egondako Aspenako Igarki Robles eta Maialen Kortabarria izan dira gurean. Asteazkenean hemezortzi urte beteko dira PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren sortzaile eta presidente Abdullah Ocalan espetxeratu zutenetik. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170214_IgarkiMaialenKurdistan.mp3 Deskargatu hemen.

Zenbait gizarte erakundek Kurdistanen aldeko eta giza eskubideekiko errespetua aldarrikatzeko manifestazioa deitu dute biharko, larunbata.  Aldi berean, Turkiako gobernuarekin “harremanak bertan behera uztea” eskatu diete antolatzaileok erakunde publikoei. Plaza Eliptikoan ekingo diogu manifestazioari 12:30ean ‘Faxismoaren aurrean, Gora Kurdistan’ lelopean. Bestalde, azaroaz geroztik Tayyip Erdogan presidente turkiarrak “errepresio-makina” martxan ipini duela […]

Turkiara begira jarri gara Mikel Aramendi nazioarteko adituarekin. Larunbatean HDP Herrien Alderdi Demokratikoko hamabi parlamentari kurdu atxilotu zituen Turkiako Poliziak. Uztailaz geroztik, 180 hautetsi eta 300 ordezkari kurdu atxilotu dituzte, propaganda terrorista egiteaz akusatuta. Herrialdearen egoeraren azterketa egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/161108_Hizpidea_mikel_aramendi.mp3 Deskargatu hemen.