MUSIBLA #64: ZOO, IDLE, Black Angels, Izaki Gardenak, Jamie Isaac, Sun Kil Moon

Gaurko saio honetan ZOO taldeak eskainiko dizkigu lehenbiziko doinuak. Broia izeneko diskoa kaleratu berri dute Peio Irigoienek eta Eiherabide anaiek. Segidan Idles taldearen Joy as an act of resistence diskoarekin jarraituko dugu. Taldearen rock garratzak kritika ezin hobeak jaso ditu orain arte kaleratu dituzten bi diskoekin. Black Angels taldea 2004an sortu zen Texasen eta rock psikodelikoa jorratzen dute. Tentsoa eta pisutsua da Death Song diskoan bildu duten soinua. Gasteizera goaz segidan Izaki Gardenak taldearen azken diskotik pare bat abesti entzuteko. 2018an Dena Oskol diskoa kaleratu zuten Aurri Gara disko arrakastatsuaren ostean. Dena Oskol soinuekin ari zaizkigu hemen eta hor biran. Londreseko periferian neo-soul, dubstep eta R&B oinarria duen soinua jorratzen dute hainbat musikari berrik, haietako bat Jamie Isaac dugu, bere lehenbiziko disko luzeak Couch Baby du izena eta aurreko bi EPetan iragartzen zuen joera erakusten du. Konposizio dotore eta ongi eraikiak. Bukatzeko Mark Kozelek-en proiektua Sun Kil Moon, euren This is my Dinner bildutako abestietako batekin. Garapen luzeko abesti mamitsuak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Miren Amurizarekin solasean “Basa” nobelaren inguruan

az. Mai 15 , 2019
Miren Amurizak “Basa” eleberria argitaratu berri du, 2017ko udazkenean irabazi zuen Igartza saria, eta haren laguntzarekin argitaratu du lana. Sabina da nobelaren protagonista, baserrian bizi da. Sabina Gojenola bertan bizi da koinatu elbarriarekin, Henry Ameriketan ibili ostean Euskal herrira buelta egindakoan Sabinarekin bizitzen dena. Sabina osasunez makal dabil, seme alabak […]

Honekin lotuak