MUSIBLA #210: Xabier Zeberio, Mugan, Illuminati Hotties, Dylan Leblanc, Urko Artola, Jon Gurrutxaga, Rodrigo Leao

Gaurko saioan Xabier Zeberioren bakarkako lehenengo diskoarekin. Pause du izena eta bertan bildu dituen 9 abestietan mundu oso bat paratu digu. Entzule guztiok kabitzen dira disko honek marrazten duen espazio intimoan. Disko eder bat. Xabier Zeberio berak aurkeztuko digu. Jarraian, Mugan talde donostiarraren musika ekarri dugu, Bizirik ez ba gaude du izena euren estreinako diskoak. Estreinaldi bikaina, zinez. Abestien garapen trinkoak eta ahotsen dantza ederra. Oso disko heldua. Kaliforniako Illuminati Hotties taldearekin gabiltza bueltaka azken saio hauetan, euren azkeneko abestiak jarri ditugu noiz edo noiz, gaur 2021ean atera zuten diskotik (Let Me Do One More) atera ditugu aurkezpen gisa erabili zituzten abestiak. Musika optimista eta ondo egina. Dylan Leblanc egungo musika panoramaren ertzean ageri da, bere amerikana klasikoarekin. Neil Young egon zitekeen abesti hauen atzean. Coyote izeneko diskoa pieza ederrez beteta dago. Beste garai batetik bizirik atera den harribitxia da disko hau. Eta Amerikako folkaz ari garela, gurean soinu horietan nabigatu zuen musikari bikaina daukagu. Txomin Artola. Bere Belar Hostoak disko mitikoa ekarri dute berrinterpretatua Urko Artola (semea) eta beste zenbait lagun, haien artean Jon Gurrutxaga, zeinak ahotsa jartzen dion lan honi. Amerikako folkera lerratu dituzte abestiak eta jatorrizko grabazioak zeukan ukitu progresiboa galdu da. Ikuspegi berria disko gogoangarri honentzat. Eta bukatzeko, hasierara bueltatuko gara, nolabait. Xabier Zeberiok bere Pause horretan ezartzen duen giro zinematografiko hori berreskuratu nahi dugu Rodrigo Leao musikari portugaldarraren Cinema diskoarekin. Bide luzea egina du Madre Deus talde hartatik hona, bide luze eta mamitsua.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Galder Izagirreren bakarkako lehen lana aletu dugu; ESC

ar. Abe 26 , 2023
Beldurrarekin batera kantua irekitzen du diskoa Galder Izagirreren lan berriak. Hasiera pausatua duela esan genezake naiz eta diskoak bestelako soinu batzuk biltzen dituen, Galder Izagirrek bakarkako lehen lana egin eta aurkezten dabil. Gurean izan da gaur. 10 kantu bildu ditu Galderren bere bakarkako lehenengo lanean. ESC deiturikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231129_galder.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak