MUSIBLA: Dengue Fever, Fermin Muguruza, Rafa Rueda…

denge.jpegGaurko saioan egin dugun hautaketan soinu eta tendentzia askotako musika entzuteko parada izango duzue. Hasteko The Fall, 1976ko taldea ekarri dugu 2008an grabatu duen diskoarekin, Dengue Fever taldearen Rock Camboiarra ere izango da gurean, bitxia eta txundigarria. Bestaldetik Rafa Ruedaren azken diskoa (zuhaitz okerretan gora NOA) errepasatzen jarraituko dugu eta Fermin Muguruzaren azken diskoaren lagin bi entzungo ditugu. On egin!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla081105.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Zeanuritik Ubidera galtzadan zehar

og. Aza 6 , 2008
Datorren larunbatean, hilaren 8an, Larren Mankomunitatearen 2. Zeharkaldia burutuko dute, Zeanuritik Ubidera Erdi Aroko galtzadan zehar. Duela mende bat baino gehiago Zeanuriko eta Ubideko udalek Larreen mankomunitateko kontuen kitapenerako urtero egiten duten batzarra profitatzen dute antolatzaileek ekimena gauzatzeko, Jon Urrutxurtuk esan digunez. Goizeko 10etan hasiko da 12 km.ko ibilbidea eta […]

Honekin lotuak