MUSIBLA #202: NI, Blanquita Carraquela, Jabier Muguruza, Prince, The Black Keys

Luxua da gaurko Musibla irekitzeko daukagun artista entzun ahal izatea. Sentsibilitatea eta abesteko era ederra, emaitza zirraragarria da Xabi Agirrek NI proiektuarekin lortu duena. Duela urte pare bat agertu zen grabazio hau, eta oraindik orain txundigarria da Hemen Ez Dago Zorionik izeneko grabazio biribil hau. Eta bide beretik, hots, autore musikarekin jarraituko dugu hurrengo minuetuetan ere. Asier Beramendik Blanquita Carraquela izenpean zenbait abesti kaleratu ditu zein baino zein interesgarriago. Gaur pare bat ekarri ditugu hona 2020 urtean grabatutako “Bourgogne” eta “Azalak”. Hurrengo diskoa 2017an kaleratu zuen Jabier Muguruzak, bere tempo geldo eta zoragarriekin. Jabier Muguruzak bere leihotik ikusten du bizitzaren urratsa eta horren berri ematen digu, gertakizunen zertzeladak, kolore hitsez batzuetan. Leiho Bat Zabalik du izena disko honek, kasualitatez. Prince artistaren musika dakarkigu hurrena. Sign O’ The Times (Super Deluxe) 8 disko biltzen dituen bilduma erraldoitik ekarri ditugu bi abesti. Eta bukatzeko The Black Keys taldea. Saio honetan askotan ekarri dugu euren musika, ondo egina eta baikorra. Gaurko saioa bukatzeko ezin aproposagoa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ANABASA 3x04 I Etxebarria aita-seme trikitilariak

az. Ira 20 , 2023
Unai eta Koldo Etxebarria aita eta semearekin aritu dira Amaia Arostegi eta Jon Castañeda. Noiztik dator trikitilari bikote honen tradizioa? Non jotzen dute? Zenbat trikitixa eta pandero dituzte? Galdera horiek eta gehiago izan dituzte mintzagai saio berri honetan. Musika doinurik ez da falta izan. https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/ANABASA%20Etxebarria%20aita-semea.mp3 Deskargatu hemen.  

Honekin lotuak