M26: Mugikortasun jasangarria bultzatu eta horretan lanean jarraitzeko asmoa du PSEEk

Maiatzaren 26an igandean Udal hauteskundeak izango dira, kanpainaren azken astean sartu dira alderdi politikoak, aste honetan ere gurean izango ditugu hautagaien eta alderdi politiko ezberdinen proposamenak aztertzeko tokia. Uriolarekin elkarlanean Ordezkaritza duten alderdietako hautagaiak izango ditugu gurean, datozen lau urteko  Bilborentzat dituzten proposamenak aztertuko ditugu. Alfonso Gil da PSEEren Bilborako hautagaia. 2007tik Bilboko zinegotzia da eta gaur egun Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko Zinegotzi Ordezkaria da. Sozialisten zerrendaburua Alfonso Gil izango da berriro. Bere laugarren mandatua izango da hau. Berarekin batera sozialistek lan talde handia dute tartean Nora Abete. Gaurkoan guran dugula. Langabezia “arazo” larria da PSEErentzat. Kalitatezko enplegua sustatuko dute eta enpresak erakartzeko plan bereziak egingo dituzte. Mugikortasun jasangarriaren eredu bilakatu dira eta esparru horretako enpresak erakarri nahi dituzte. Auzoen arrakala leundu behar dela azpimarratu dute, auzo guztiak baliabide berdinak izan behar dituztela azpimarratu dute. Auzoen irisgarritasuna hobetu egin behar da. Lau urte hauetan kudeatu dituzte arloetatik “mugikortasunean” egindako lanak azpimarratu ditu, esaterako igogailuak bikoiztu egin dituzte. Bizikleta elektrikoan “arrakasta” azpimarratu du Nora Abetek naiz eta hiria prestatzen eta eraldatzen jarraitu behar du. Segurtasunari dagokionez, Bilbo hiri segurua dela azpimarratu du, eta honen inguruan “gertuko polizia” eredu berria bultzatu behar da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

TRABESKALEA: Ana I.Moralesekin itzulpengintzaz, feminismoaz solasean

ar. Mai 21 , 2019
Trabeskalearen bigarren alea duzu hau, Bilbo Hiria irratiko saio feminista dugu. Gaurko saioa hasteko Amaia Lasa idazlea izan dugu inspirazioa,  1977an idatzitako “Hitz nahastuak” liburutik jasotako lerkiarekin abiatu dugu saioa. Gaurkoan Ana Isabel Morales izan da saioan, itzultzailea eta interpreta da besteak beste. Esaldi batean honela definitu du bere burua“ […]

Honekin lotuak