Bilbok surf film festibalaren lehenengo edizioa hartuko du

Hiru egunetan zehar Bilbok Bilbao surf film jaialdia hartuko du. Nazioarteko surfari buruzko pelikula onenak biltzeaz gain, erakusketak, tailerrak, kontzertuak, hitzaldiak, surf azoka gozatzeko aukera izango da. Zuriñe Larrazabalek ekarri dizkigu jaialdiaren zehetasunak. Ostegunean abiatuko da jaialdia Azkuna Zentroan eta asteburu osoan zehar pelikulak eta dokumentalak izango dira ikusgai Itsas museoan. Gainera gonbidatuak bertan izango dira pelikulen ingurukoak zaleei azaltzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ereagan hegazkin bat lurreratu zenekoa eta Alvin Bayonaren elkarrizketa Hirukan

ar. Urt 28 , 2020
1957an behartutako lurreratzea egin zuen hegazkin batek Ereagako hondartzan, Algortan. Modesto Pérdigo du izena egun hartako pilotuak, gutxi falta zaio 91 urte betetzeko,Historia benetan bitxia hiruka agerkarian.  Bestalde, azaleko gaia ekarri digu Unai Break, Alvaro “Alvin” Bayona kirolariari egindako elkarrizketa da. Arrisku kiroletan ibili da beti. Paraplegiko utzi zuen eskiatzen […]

Honekin lotuak