M26: Desberdintasunak amaitzeko udal aurrekontuak bidezkoak izan behar direla azpimarratu du Elkarrekin Podemosek

Udal Hauteskundetarako kanpainaren azken txanpan sartu gara, Igandean, maiatzaren 26an, izango ditugu udal eta foru hauteskundeak. Uriolarekin elkarlanean udal hauteskundeen jarraipena egiten gabiltza egin hauetan. Gauekoan azken elkarrizketa izango dugu, Aurretik EAJ, EH Bildu PSSE izan dira eta gaurkoan Elkarrekin Podemos – Ahal Dugu, Ezker Anitza eta Equo Berdeak alderdiek osatzen duten koalizioaren hautagaia Ana Viñals da. Desberdintasun sozialak murriztea izango da Elkarrekin Podemosen helburua udala gobernatzera iristen bada. Horretarako oso garrantzitsua jo dituzte udaleko aurrekontuak, aurrekontuak bidezkoak izan behar direla azpimarratu dute. Auzoen arrakala leuntzeko Auzokide plana proposatzen du Elkarrekin  Podemosek. Auzo guztiek ezin dute finantziazio berdina izan, beharrizanen araberako finantziazioa egin behar dela azpimarratu dute. Auzoen “estigmarekin” bukatu beharra dagoela nabarmendu dute. Mugikortasunaren gaiarekin galdetuta bizikletaren alde egin dute baina horretarako bidegorri sarea egin behar dela aitortuz. Metroko laugarren linearen alde daude baina baita Bilbobus sarea berrantolatzeko nahi azpimarratu dute. Segurtasun gaia kanpaina osoan zehar aipatutako izan da, “Prebentzioan lan egin behar dugu eta kaleko poliziaren eredua planteatzen dugu”. Azpiegitura erraldoien inguruan galdetuta Deustuko Erriberako proiektua birplanteatu behar dela azpimarratu dute. Abandoko geltokiaren lurperatzearekin libre geratuko den espazioan “Energia kudeatzeko udal enpresa bat sortzea proposatzen dugu, “Bilbao energia” argiaren faktura %30 aurrezteko”. Bertan eraikitako etxe guztiak  alokairuzkoak izan daitezen proposatzen dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Brenda Holloway, The Long Ryders, Big Al Downing, Dunnie Fritts, Arthur Alexander

ol. Mai 24 , 2019
Brenda Holloway izan zen Detroiteko Tamla Motown disko etxerako kontratatutako Kaliforniako lehenengo kantaria. 1964an grabatu zuen Every Little Bit Hurts, gure gaurko urrezko kantua. Holloway Detroitekoa izan balitz Tamla-Motown-eko artista nahdiena izango litzatekeen, baina Los Angelesetik ez zuen lortu merezitako arrakasta. Dena den, The Beatlesek kantu hau entzun zutenean liluratuta […]

Honekin lotuak