Larunbateko manifestazioan parte hartzera dei egin du Sarek, bakearen konponbidearen eta elkarbizitzaren unea dela aldarrikatuta

Sare herritarrak gaur bertan Bilbon larunbateko manifestaziorako deialdia egin du. Bego Atxak deialdiaren aurkezpenean gogora ekarri du azken 10 urte hauetan konponbidearen, elkarbizitzaren eta bakearen aldeko lana izan direla Sare herritarraren oinarria. ETAk bere jarduera amaitutzat eman eta 14 urtera, oraindik ere, 124 euskal preso daude espetxean, eta bese 20 euskal herritar inguru ihesean edo deportatuta. 13 urte ondoren salbuespen legeek indarrean jarraitzen dute eta estrategia antiterroristapean bideratutako legeek herri honen konponbiderako hautua baldintzatzen jarraitzen dute. Urtarrilaren 11n Bilboko kaleak betzeko deia egin dute, “Behin betiko: bakea, konponbidea, elkarbizitza” lelopean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskal Herriko erliebea jokoz jokatu: 'Euskal Herriko Karta Jokoak' egitasmoak zure laguntza behar du

ar. Urt 7 , 2025
Itsulapikoan dugun ekimen baten berri eman nahi dugu, laguntza behar dute eta. Euskal Herriko karta jokoak egiteko diru bilketa egiten ari da, Asier. Euskal Herriko erliebea modu ludiko batean, familian zein lagunartean, ikasteko karta-joko sortak dira. Euskal Herriko ibaiak eta Euskal Herriko mendiak, hain zuzen ere. Ekarpenak egiteko hemen: https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/euskal-herriko-karta-jokoak […]

Honekin lotuak