Ostiralean Udaberri Jaia ospatu zen Done Bikendi kalean, Gabriel Aresti euskaltegiko giro alaian. Euskaltegiko kideek festa honen xehetasunak partekatu zituzten, izan ere, Udaberri Jaia Algara konpartsa ezagutzera emateko aukera bikaina izaten da. Aldi berean, ikasleentzat euskaraz aritzeko beste esparru bat eskaintzen du jaiak, ikasketa formalez harago. C1 mailako zenbait ikaslek irakurri zuten aurtengo pregoia, eta aldarrikapenerako tartea ere hartu zuten: Palestinaren egoera izan zuten gogoan eta hizpide. Adrian artista ere bertan ibili da festa giroaz gozatzen. Nafarra da, Baldorbatik dator, eta hango Uzkita herriko eliza zahar bat erosi du, konpondu eta bere artea bertan garatzeko asmoz. Gaur egun Bilbon bizi da, eta C1 mailako ikasketak egiten ari da Gabriel Aresti euskaltegian. Bestalde, ikasle familia bat ere gerturatu zaigu: Silvia, Kike eta Julen —gurasoak eta semea—. Hiruak euskaltegiko ikasleak dira. Zergatik hasi diren euskaraz ikasten galdetuta, Julenek kontatu digu Alemanian ikastegiko ikasle izana zela, eta euskaraz ez zuela batere ezagutzarik. Hala ere, hutsetik hasita, esperientziak animatu egin du.
Desakargatu hemen.

