Kafekistan: Euskaraldia

Kafekistan podcastean euskaraldia izan du ardatz Nagore Uriartek. Ahoa eta belarriak prest ditugu euskaraz bizitzeko. Hori egin zuen Lutxo Egiak. Hizkuntza hegemonikoan hitz egiteari uko egingo zion Lutxo Egia idazleak 31 egunez, arau sozialak ikusarazi eta haiekin jolasteko helburuz,” Bi-lingual: transitoak” performancearen bitartez. Kafekistan honetan Lutxo Egiaren hausnarketak entzun ditugu. ELA sindikatuak antolatutako mahai-ingurua izan dugu entzungai, lan mundua euskalduntzeko asko geratzen zaigu. Euskara eta lan-mundua; bada etorkizunik?’ Galdera horri erantzuten saiatu ziren Lorea Agirre Dorronsoro, Jakin aldizkariko zuzendaria, Kike Amonarriz Gorria ,Euskaltzaleen Topaguneko presidentea  eta Pello Igeregi,  ELAren euskara arduraduna, sindikatuak Bilbon duen egoitzan egindako hitzaldian. Kafe kikara eskuan belarriak ireki ditugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Euskal Herrietako eskolarteko finalak

og. Abe 3 , 2020
Gaur ere POTTO egin dugu eta Euskal Herrietako eskolarteko finalak ekarri ditugu Bilbo Hiria irratiaren uhinetara: Bizkaiko, Nafarroako, Bertsularien Lagunak elkarteko , Arabako eta Gipuzkoako eskolarteko finaletako aukeraketa diktatoriala dugu entzungai + Xamarri oparitutako bertsoak. On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Potto/201202_potto_eskolartekoak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak