Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ‘Bizi dantza’ ikuskizuna eskainiko dute asteburuan Campos antzokian . Lau emanaldi izango dira larunbata eta igandean, aukera paregabea kulturaz gozatzeko. Jose Mari Agirretxerekin izan gara, azken hilabeteak gogorrak izan direla kontatu digu, eta badela kultura benetan bultzatzeko garaia. Ikuskizuna moldatu behar izan dute baina ala ere pozez eta gogoz hartu dute berriro ere oholtzara buelta. Bizi dantzan hainbat balio zabaltzen dituen ikuskizuna dugu, Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko.
Deskargatu hemen.