Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren hamabigarren edizioa ospatzen ari da gaur. Ekimena Arriaga Antzokian  da. Euskara Ikasleen Jaiaren barruan kokatzen da. Arriagako Plazan egingo den erromeria batekin burutuko da eguna, iluntze partean. Bilbo Zaharra  euskaltegiko ikasle-irakasleek Klasikoen Irakurketa Jarraitua antolatu dute hamabigarrenez, ikasturteari amaiera emateko. Hamabi ordu […]

Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Anjel Lertxundiren ‘Otto Pette’ eleberriaren gaineko jardunaldiak eta irakurraldi jarraitua egingo dute.1994. urtean argitaratu zuen Lertxundik ‘Otto Pette’. Obra honetan, Edi Aroko fikzio bat aurkezten du idazleak, non Otto Pette pertsonaia nagusiak arrotz baten bisita jasoko duen: ezegonkortasuna ekarriko du arrotzak Otto Petteren bizitzara, bere etxean […]

Goizeko zortzietan puntuan  ‘%100 basque’ liburuaren irakurketari hasiera eman dio Itxaro Bordak. Lehen pasartea irakurri ostean hunkituta agertu da idazlea. Beste ahotsetan eta ozen berak idatzitako hitzak entzutea emozio berezia ekarri sortu dio. Irakurri ostean Itxaroren hitzak jaso ditugu.  Arratsaldeko zazpiak arte ehunka lagunek etenik gabe liburuaren pasarteak irakurriko dute […]